euskaraespañol

Eguneko irudia

Saskibaloiko neskak zilarrezko domina jaso dute Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketan

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/06

UPV/EHUko emakumeenezko saskibaloi taldeak zilarrezko domina jaso du Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketan. Saskibaloiko neskak finala jokatu zuten apirilaren 28tik maiatzaren 1era Leoneko Unibertsitatean.

Zortzi unibertsitate iritsi ziren finalera. UPV/EHUk Salamanca Unibertsitatearen, Kataluniako Politeknikoaren eta Sevilla Unibertsitatearen aurkako partiduak irabazi zituen eta B taldeko lehenengoa sailkatzea lortu zuen. Finala A taldeko lehenaren aurka, Murtziako UCAM, lehiatu zuen, hiru punturen aldearekin (60-57) urrezko domina galduz.