Martín Ortiz, DBHko 4. mailako ikaslea, 51.Olinpiada Matematikako zilarrezko domina
Gazteak, Euskadiko ordezkaritzako partaidea finalean, batxilergoko ikasleei zuzendutako lehiaketan hamargarren postua lortu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/04/23
Martín Ortizek, DBHko 4. Mailako ikasleak, zilarrezko domina eta hamargarren postua lortu ditu Badajozen egindako 51. Olinpiada Matematikako finalean, non estatuko batxilergoko 77 ikaslek parte hartu duten. Euskal Erkidegoko Autonomoa ordezkatuz, Bilboko Eskolapio ikastetxeko ikasle gazteak Borja Hernando (Loiuko Urdaneta ikastetxea) eta Marta Aldasoro (Bilboko Botikazar BHI) ikasleekin batera parte hartu du, Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindako fase autonomiko gainditu ostean. Bertan DBHko ikasle bakarra izan zen Martín Ortiz,. Olinpiadara Batxilergoko ikasleak joaten baitira, eta, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak joatea salbuespen bat da, horretarako, irakaslearen bermea behar dute.
Matematikak bizi
Martin Ortiz (Bilbo, 1999) oso pozik dago Olinpiada Matematikoan edukitako emaitzarekin. "Ez nuen espero, emaitza txarragoa edukiko nuela uste bainuen". Baina, emaitzarekin ez ezik, esperientziarekin ere pozik dago, "lehiakideekin matematikari buruz hitz egin ahal izan dut, baita matematika bizi ere". Ikasgairik gustukoena du eta etorkizunean bide hori jarraitu nahi du. "Matematikak nire gustukoak dira, zehatzak direlako, arauak dituztelako eta problemak ebaztea gustatzen zaidalako, hots, erronkak direlako", esan du Martín Ortizek.
Real Sociedad Matemática Española erakundeak antolatutako Olinpiada Matematikoa urtero egiten da, Euskal Herrian UPV/EHUko Matematika ataleko irakasle talde baten laguntzarekin. Aldi berean Estatuan egindako fase autonomikoa ospatu ostean, 77 ikasle pasatu ziren Badajozen martxoaren 19 eta 22an egin zen finalera. Lehiaketaren helburuetako batzuk hauek dira: batxilergoko ikasleen artean matematika ikasketak zabaltzea eta arazo matematikoen ebazpenekiko gustua handitzea, zientziarako eta kirolerako giroan.