"Los colonos del caudillo" dokumentalaren estreinaldia Bilbon
Noiz eta non
Noiztik: 2014/04/15 Noiz arte: 2015/01/21, 19:30 - 13:32
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartea, apirilaren 15ean, 19.30etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Lucia Palacios eta Dietmar Post zinemagileek zuzendutako 'Los colonos del caudillo' (2013) dokumentalaren estreinaldia izango da. Emanaldia burutzen ari duten estatu eta nazioarte mailako bira baten baitan dago eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Proiekzioaren Zuzendaritzako Kulturbasqueren laguntzaz antolatu da. Filma ikusi ostean mahai-ingurua ospatuko da. Bertan parte hartuko dute dokumentalaren egileek eta Iosu Txueka UPV/EHUko irakaslea eta Oroimen Historikoen gaietan aditua. Halaber, dokumentala aurten Argentinako BAFICI Nazioarteko Zinema Jaialdian hautatua izan da.
Sarrera librea da.
Llanos del Caudillo deritzon herriak nola du izen hori? Zer dela eta mantentzen da izen 'berezi' hori Ciudad Realeko herritxo horretan? Los colonos del caudillo (2013) dokumentalak horren erantzunak bilatu ditu. Izatez, gerra bukatu ondoren, kolonoen bitartez herri berriak sortzea Francoren utopia faxista izan zen. Horren adibidea Llanos del Caudillo herria da.
Filma Ciudad Realeko herrixka horretarako bertako biztanleei eginiko elkarrizketak biltzen ditu: biztanleen seme-alaben eta biloben, lehen alkate falangistaren, Cristobal Gomez, Isidro Sanchez eta Esther Almarcha adituen, Felipe Gonzalez presidente ohiaren eta Jose Utrera Molina ministro frankista ohiaren hitzak, hurrenez hurren. Aparteko artxibo materiala ikertuz eta Juan Diego Botto aktorearen ahotsaz burutu dute pelikula zinemagileek. Hau guzti hau finantziatzeko crowdfunding diru-sarea osatu dute.