euskaraespañol

Eguneko irudia

Ramón Barea, Bizkaiko Esperientzia Geletako diploma banaketa ekitaldian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/11 Noiz arte: 2015/01/21, 18:15 - 13:27

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Gaur arratsaldean, apirilean 1, 18:15ean, UPV/EHU Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), Bizkaiko Esperientzia Geletako hamargarren promozioa osatu duten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldian, Ramón Barea aktoreak eta dramaturgoak "Bideak eta Ibilbideak" hitzaldia eskainiko du. Promozio horrek 85 ikaslek osatu ditu.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko alkateordea
  • Leire Aragón, Kutxabankeko Gizarte Ekintzetako Zuzendariaren ondokoa
  • Ramón Barea, aktorea eta dramaturgoa
  • Alfonso Unceta, Esperientzia Geletako zuzendaria

Ramón Bareak (Bilbo, 1949) Antzerki Sari Nazionala jaso zuen 2013an. Aktorea, zuzendaria, dramagilea eta produktorea 70ko hamarkadan hasi zen antzerkia independientea egiten Euskadin. Cómicos de la Lengua eta Karraka talde-antzerkiak sortu zituen. Ordutik aurrera, antzerki-gizon horrek bere bokazioa bizi du Bilbon eta Madrilen artean.

Eta bukatzean, Esperientzia Geletako koruak ere parte hartuko du.

Bizkaiko campusean ekin zion UPV/EHUk Esperientzia Gelen ekimenari, 55 urtetik gorakoentzako Unibertsitatea dena. Hori, 1999-2000 ikasturtean izan zen.