Espintronika izango da mintzagai nanoteknologiari buruzko zikloko seigarren hitzaldian
Noiz eta non
Noiztik: 2014/04/09 Noiz arte: 2015/01/21, 12:00 - 15:59
Kokapena
Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
Nanoteknologia: txikiaren erronka handia
Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 9, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Félix Casanova Zientzia Fisikoetan doktore eta CIC nanoGUNEko ikerlariak hitzaldia eskainiko du "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica" izenburupean. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren seigarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da.
Félix Casanovaren ikerketa lerroak hauek dira: nanofabrikazio bidezko spin korronteak sistema konplexuetan (metalak, supereroaleak, erdieroale organikoak, etab.) eta gailu "espintronikoen" karakterizazioa. Gai hauekin erlazionatutako 40 ikerketa artikulu baino gehiago argitaratu ditu.
Félix Casanovak emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko seigarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.
"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldiak:
- Apirilak 9, "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", Félix Casanova (CIC Nanogune).
- Apirilak 30, "Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", Emilio Artacho (CIC Nanogune).
- Maiatzak 7, "Nanomateriales inteligentes", José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
- Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).