euskaraespañol

Eguneko irudia

XV. UNICEF Nazioarteko Mintegiak Haurren Eskubideen 25 urteak aztertuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/07 Noiz arte: 2014/04/10, 16:00 - 18:45

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 7, 16:00etan, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan (Uribitarte Erranplak, 3. Bilbao) UNICEFen XV. Nazioarteko Mintegia "25 urteko konpromisoa haurtzaroaren alde" izenburupean hasiko da. UPV/EHUk eta UNICEFek antolatutako mintegia Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena master barruan dago.

Nazioarteko adituek Haurren Eskubideen Konbentzioan (HEK) esaten direnak aplikatzen diren ala ez aztertuko dute ostegunera arte, hilak 10, arratsaldero 16:00etatik 19:00etara, izango diren zazpi hitzalditan eta eztabaidatan. Mintegia umeen eskubideen itun internazionalaren 25. urtemugarekin batera egingo da. Amaieran, mahai-inguru pro-aktiboa egingo da ikasleekin, han izango dira, besteak beste: Soziologiako Graduko lehenengo mailako ikasleak, Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko lehenengo, hirugarren eta laugarrenekoak; eta Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena masterrekoak.

Victor Soler-Sala (Bartzelona, 1933)  2005. urtetik UNICEFen Espainiako Batzordekidea, eta Nazioarteko Gaietarako aholkularia etorriko da mintegira. Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbidean lizentziaduna eta Harvardeko Unibertsitateko Publiko Arazoetan masterduna da. 1958ean New Yorkeko egoitzan hasi zuen karrera profesionala UNICEFen. Ondoren, Indiako Eskualde Bulegora bidali zuten, bulego horretan Afganistan, Nepal, Sri Lanka eta Mongolia sartuta daude. Bogotako Zona Bulegoan ordezkaria izan zen, baita Indonesian ere. 1982an, Ekialde Erdialderako Eskualde-zuzendaria izendatu zuten Jordanian. Horren ostean, Europakoa Eskualde Bulegora joan zen (Ginebran). Postu horretatik, Arazo Publikoetako zuzendaritzara joan zen, New Yorken. Bukatzeko, Txinan ere ordezkari lanak egin zituen eta 1992an  erretiro hartu zuen. Ordutik aurrera, UNICEFen Espainiako Batzordearekin kolaboratzen du.