Margoak mugimendua eskuratzen du Lech Majewski-ren "El molino y la cruz" filmean
Noiz eta non
Noiztik: 2014/04/07 Noiz arte: 2015/01/22, 17:00 - 09:25
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, apirilaren 7an, 17:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Lech Majewski-ren El molino y la cruz (2011) pelikula izango da ikusgai Esperientzia Gelek eta Kulturbasquek antolatutako zine forumaren baitan. Sarrera doan.
Lexh Majewski poloniarrak zuzenduriko filmean eskua emanda agertzen dira pintura eta zinema. Filma esperimental horrek Kalbariorako bidea bezalako margolan baten planifikazioan eta konposizioan murgildu nahi du ikus-entzulea. Pieter Bruegel (1564) margolariaren lanik ezagunenetarikoa da aipatutako obra, zeina El molino y la cruz-en protagonista bilakatzen den.
Lech Majewski opera egilea, poeta, margolaria, argazkilaria eta zine zuzendaria da, eta betidanik adierazi du margolari flamenkoaren mireslea ere badela. Michael Francis Gibson historialariaren Peter Bruegel's Way to Calvary saioa irakurri zuenean mirespen hori gehitu baino ez zen egin, eta testu hori pantaila handira moldatu zuen historialariaren onespenarekin eta laguntzarekin.
Pinturan agertzen diren ehun pertsonaien artetik 12tan sakontzen du zuzendariak. Horien aretan, azpimarratzekoak dira Rutger Hauer aktore holandarra, Bruegel margolaria bezala; Charlotte Rampling aktoresa, Ama Birjinaren papera egiten; eta Michael York, margolariaren lagunaren rolean. Pelikula egiteko, teknologia berrienak erabili zituen Lech Majewski zuzendariak, 3D-a barne, eta hiru urte behar izan zituen bukatzeko.
Aurkezpena eta pelikula pantailaratu ondorengo eztabaida Inaxio Txoperena UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslearen gidaritzapean egingo da.