euskaraespañol

Eguneko irudia

Mintegia

Beroaren transferentzia sukaldean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/01 Noiz arte: 2015/01/22, 15:30 - 15:33

Kokapena

San Andres Aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 1ean, 15:30ean, Eibarko UPV/EHUko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako San Andres aretoan, 'Transferencia de calor en la cocina' (beroaren transferentzia sukaldean) mintegia eskainiko da. Hitzaldia aipatutako ikastegiko irakasle Álvaro Campos Celadorrek emango du.

¿Zein da txuleta bat prestatzeko modu zuzena? Nola frijitu behar dira patatak modu egoki batean? Eta non jarri behar dira hanburgesak barbakoa batean?

Galdera horiei eta beste askori erantzuteko behar-beharrezkoak dira masa eta beroaren transferentzia bezalako oinarrizko kontzeptuak. Mintegi honen xedea elikagaiak prestatzeko eguneroko eginbeharrak eta beroaren transferentziaren oinarrizko kontzeptuak lotzea da, jakin-mina estimulatzeko eta ikastea hobetzeko adibide motibagarriak eskainiz.

Horrela, eta adibideak emanez, elikagaiak prestatzeko metodo desberdinak ikuspuntu original batetik aztertuko ditugu, metodo tradizionalenetatik hasi eta sukalde modernora arte, gertatzen diren masa eta bero transferentziaren mekanismoak azalduz.

Álvaro Campos Celador Ingeniari Industrial Doktorea eta UPV/EHUko Makina eta Motor Termikoak Saileko irakaslea da.

Sarrera librea da.