euskaraespañol

Eguneko irudia

Nanoteknologiari buruzko zikloko laugarren saioa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/26 Noiz arte: 2015/01/23, 12:00 - 08:10

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Zikloa

Nanoteknologia: txikiaren erronka handia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 26, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hitzaldi Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Andreas Berger CIC nanoGUNEko Ikerketa zuzendari eta Nanomagnetismo taldeko buruak hitzaldia eskainiko du "The science and technology of hard disk drivers" izenburupean. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren laugarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da.

Andreas Bergerrek emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko laugarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldiak:

  • Martxoak 26, "The science anf technology of hard disk drivers", Andreas Berger (CIC Nanogune).
  • Apirilak 2, "Experiments with liquids on the nanoscale", Alexander Bittner (CIC Nanogune).
  • Apirilak 9, "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", Félix Casanova (CIC Nanogune).
  • Apirilak 30, "Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", Emilio Artacho (CIC Nanogune).
  • Maiatzak 7, "Nanomateriales inteligentes", José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
  • Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).