"Presente y futuro del sistema de Seguridad Social", hitzaldia Ikerne Mesorekin
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/25 Noiz arte: 2015/01/23, 15:15 - 08:24
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 25, 15:15etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Ikerne Meso Llamosas Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatuak Presente y futuro del sistema de Seguridad Social (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa) hitzaldia emango du, Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldien baitan. Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleek antolatu dituzte jardunaldi hauek. Sarrera librea izango da.
Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldi hauek apirilaren 8ra bitartean burutuko dira, eta honako hauek izango dira hitzaldiak:
Martxoak 25, 15:15etan:
Ikerne Meso Llamosas, Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatua.
Hitzaldia: Presente y futuro del sistema de Seguridad Social (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa).
Apirilak 1, 15:15etan:
Garbiñe Biurrun Mancisidor, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Hitzaldia: La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los tribunales (2012ko lan erreforman lan-kontratuaren iraungitzea eta auzitegien interpretazioa).
Apirilak 8, 15:00etan:
Bateratze-lana (mahai-ingurua) Jurisprudentzia berriaren inguruan eta honek izan ditzakeen ondorio ekonomikoen inguruan kasu praktikoen azterketarekin. Lehenengo "krisiaren erreforma" haiek izandako ondorioen analisi juridiko-praktikoa.