Lortu Fernando Saunders-en, Lou Reeden baxu-jotzaile ohiaren, kontzerturako gonbidapenak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/21 Noiz arte: 2015/01/23, 12:00 - 08:49
Deskribapena
Apirilaren 4an, ostiralean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoak (Abandoibarra, 3. Bilbo) Fernando Saundersen kontzertua hartuko du. Saunders Lou Reed handiaren baxu-jotzailea eta ekoizlea izan zen hiru hamarkadan zehar. Musikari estatubatuarra bere taldearekin etorriko da, Saunders & Friends, azken lana, Happiness Tour, aurkeztera. Lan horretan Lou Reedek parte hartu zuen, baita Suzanne Vegak ere. Euskal Herrian zehar izango dituen bost hitzorduetatik (Zarautz, Iruña, Donostia Gasteiz eta Bilbo) azkena izango da Bizkaia Aretokoa.
12:00etatik aurrera internet bidez lortu ahal izango dira gonbidapenak.
Baxu-jotzailea nazioarteko ezagunetarikoa da, eta ibilbide luzea izan du musikaren munduan. 80.eneko hamarkadan Marianne Faithfull eta Kip Hanrahan jazz musikariekin jo zuen, baita hamaika bira egin ere orduko musikari garrantzitsuenekin ere, hala nola, Steve Winwood, Eric Clapton, Jimmy Page, Joan Baez, John McLaughlin…