Nanoteknologiari buruzko ziklokoak hipertermiari eskainiko dio bere hirugarren saioa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/19 Noiz arte: 2015/01/23, 12:00 - 11:02
Kokapena
Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
Nanoteknologia: txikiaren erronka handia
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 19, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Fernando Plazaola Fisika Aplikatuan katedradun eta UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordeak hitzaldia eskainiko du "Hipertermia" izenburupean. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren hirugarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da.
Bere hitzaldian, Fernando Plazaolak nanopartikula magnetikoen bitarteko hipertermiaren erabilera teknika terapeutiko bezala aztertuko du. Hainbat ikerketan ikerlari nagusia izan da eta ehun artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu lehen mailako nazioarteko ikerketa aldizkaritan. Dibulgazioaren arloan ibilbide aipagarriarekin, sei urtez euskaraz osorik idatzitako eta oinarrizko hezkuntza zientifikoa duten irakurleei bideratutako Ekaia dibulgazio-aldizkariaren zuzendaria izan da. Gaur egun, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea da.
Fernando Plazaolak emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hirugarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.
"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldiak:
- Martxoak 19, "Hipertermia", Fernando Plazaola Muguruza (UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea).
- Martxoak 26, "The science anf technology of hard disk drivers", Andreas Berger (CIC Nanogune).
- Apirilak 2, "Experiments with liquids on the nanoscale", Alexander Bittner (CIC Nanogune).
- Apirilak 9, "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", Félix Casanova (CIC Nanogune).
- Apirilak 30, "Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", Emilio Artacho (CIC Nanogune).
- Maiatzak 7, "Nanomateriales inteligentes", José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
- Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).