Negoziazio kolektiboari buruzko hitzaldia emango du Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/18 Noiz arte: 2015/01/23, 15:15 - 11:47
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 18, 15:15etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak, Tomás Arrietak, hitzaldia emango du "Cuestiones actuales de la negociación colectiva" (negoziazio kolektiboaren gaur egungo koskak) izenburupean, Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldien baitan. Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleek antolatu dituzte jardunaldi hauek. Sarrera librea izango da.
Euskadiko Lan Harremanen Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko bat da, konfederazio sindikalen eta enpresarien arteko elkarrizketarako topagune bezala sortutakoa eta gai soziolaboraletan Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren organo aholku-emaile bezala.
Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldi hauek apirilaren 8ra bitartean luzatuko dira, eta honako hauek izango dira ondorengo hitzaldiak:
Martxoak 18, 15:15etan:
Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidentea.
Hitzaldia: "Cuestiones actuales de la negociación colectiva" (negoziazio kolektiboaren gaur egungo koskak).
Martxoak 25, 15:15etan:
Ikerne Meso Llamosas, Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatua.
Hitzaldia: "Presente y futuro del sistema de Seguridad Social" (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa).
Apirilak 1, 15:15etan:
Garbiñe Biurrun Mancisidor, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Hitzaldia: "La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los Tribunales" (2012ko lan erreforman lan-kontratuaren iraungitzea eta Tribunalen interpretazioa).
Apirilak 8, 15:00etan:
Bateratze-lana (mahai-ingurua) Jurisprudentzia berriaren inguruan eta honek izan ditzakeen ondorio ekonomikoen inguruan kasu praktikoen azterketarekin. Lehenengo "krisiaren erreforma" haiek izandako ondorioen analisi juridiko-praktikoa.