euskaraespañol

Ander Sagarzazuk eta Inma Pereirok irabazi zuten XII. Udaberriko Lasterketa

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/17

Irudia

XII Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Ander Sagarzazuk eta Inma Pereirok lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Sagarzazuk zirkuitua 31:43 minututan osatu zuen, lasterketaren errekorra baino 1:01 gehiago (2009, Kamel Ziani). Inma Pereirok berriz, 36:43 denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Sagarzazuren atzetik, Sergio Roman (32:00) eta Eduardo Gallego (32:26) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Inma Pereiroren ondoren, Claudia Behobide (37:55), lasterketaren ohorezko 1. dortsala zuena, eta Izaro Rubio (37:57) osatu zituzten.

Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Eneko Garinek lortu zuen (33:06), hain zuzen. Andoni Olazagirre (33:06) bigarrena izan zen eta Alexander Oyarbide (33:37) hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Marisol Martínez (43:47) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Helene Alberdi (46:13) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Lide Alkorta (47:12) hirugarrena izan zen.

1.265 korrikalarik amaitu zuten lasterketa, horietatik 145 unibertsitatekoak. Proba jai giroan ospatu zen.