euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak unibertsitate aurreko 2.000 ikasle baino gehiagori bere ateak zabalduko dizkie

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/13 Noiz arte: 2015/01/26, 10:30 - 09:29

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Bizkaiko eta Arabako Campusetan burutu ostean, osteguna, martxoak 13, 10.30etan eta 15.30etan, Ate Irekietako Jardunaldia izango da Gipuzkoako Campusean eta bertako ikastegiko ateak zabalduko dizkie Euskal Herriko unibertsitate aurreko ikasle guztiei, bertatik bertara, bere irakaskuntza, azpiegitura eta lanbide proiekzioaren ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz. Jardunaldi hauen azken helburua baita etorkizuneko ikasleak unibertsitate ikastegietara hurbiltzea, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanik.

Unibertsitate ikastegi bakoitzean bitariko jarduerak egiten dira. Batetik, informazio saioak, non irakasleek ikastegian irakasten diren graduen berri ematen baitute eta, bestetik, ikastegian barreneko bisita gidatuak.

Jardunaldi hauetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta, aurtengoan, Gipuzkoako Campusean 2.136 ikaslek eman dute izena; guztira UPV/EHUn 6.604 ikaslek aritu direlarik (1.431 Arabako campuseko ikastegietan, eta 3.037 Bizkaiko campusean).

Hauez gain, ondoko ikastegi hauek ere egingo dituzte jardunaldiak data hauetan:

  • 2014ko martxoak 15, larunbata, 10:30etan
    • Donostiako Enpresa Ikasketen UE
  • 2014ko martxoak 29, larunbata, 10:30etan
    • Donostiako UE Politeknikoa