Nanofabrikazioa izango da protagonista nanoteknologiari buruzko zikloko bigarren hitzaldian
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/12 Noiz arte: 2015/01/26, 12:00 - 09:34
Kokapena
Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
Nanoteknologia: txikiaren erronka handia
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 12, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Alfredo García Arribas irakasle eta ikertzaileak hitzaldia eskainiko du "Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales" izenburupean. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren bigarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da.
Alfredo García Arribas UPV/EHUko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko irakasle titularra da eta Basque Research Excellence Center for Materials-eko ikertzailea. García Arribas fisikaria da eta UPV/EHUn eskuratu zuen doktoregoa metodo elektrokimikoen bidez sintetizatutako material berriei buruzko tesi batekin. Nanosentsoreen ezaugarrien karakterizazioan aditua da, eta bere ikerketa lanak, batez ere, nanosentsoreetarako material eta ezaugarri berrien garapenera bideratuta daude. Sari ugari eskuratu ditu nanosentsoereen garapenaren esparruan egindako ekarpenei esker.
García Arribasek emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko bigarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.
"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldiak:
- Martxoak 12, "Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales", Alfredo García Arribas (UPV/EHU BERC Materials).
- Martxoak 19, "Hipertermia", Fernando Plazaola Muguruza (UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea).
- Martxoak 26, "The science anf technology of hard disk drivers", Andreas Berger (CIC Nanogune).
- Apirilak 2, "Experiments with liquids on the nanoscale", Alexander Bittner (CIC Nanogune).
- Apirilak 9, "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", Félix Casanova (CIC Nanogune).
- Apirilak 30, "Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", Emilio Artacho (CIC Nanogune).
- Maiatzak 7, "Nanomateriales inteligentes", José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
- Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).