euskaraespañol

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XII. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/12 Noiz arte: 2015/01/26, 12:00 - 09:55

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 12an, 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Arriola Ibilbidea 2. Donostia) UPV/EHUk eta Donostiarrak ATk antolaturiko Udaberriko XII. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da.

Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak ATko presidentea ekitaldiaren buru izango dira.

Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira: Asier Cuevas Eibarko korrikalariari zein Claudia Behobide korrikalari hondarribitarrari.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren hamabigarren edizioak bi proiektu solidario lagunduko ditu, beraz 0 zenbakidun dortsal bi eta laguntza ekonomikoa ere banatuko zaizkio Amigosolidarios eta Algaraclown elkarteei.

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 16an, 10.00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak bi mila hartzaile izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.