'Midori' film laburra eta 'Milenium actress' filma proiektatuko dira anime zinema aldiaren baitan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/11 Noiz arte: 2015/01/26, 17:00 - 10:20
Kokapena
David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, martxoak 11, 17.00etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, Hiroshi Haradak zuzendatutako 'Midori' (1992, Japon)film laburra eta Satoshi Konek zuzendutako 'Milenium actress' (2001, Japon) filma proiektatuko dira Gipuzkoako Campuseko Kultur Hedakuntzak antolatu duen anime zinema aldiaren baitan.
Sarrera librea da.
Midori laburpena: Midori neska eder, gazte eta umezurtza da. Zirku batean hezi da. Babesik gabe, lan gogorrenak egitera behartu dute, tratu txarrak jasoz. Alabaina, Masanitsu magoa zirkura datorrenean Midorik etorkizun hobeago baten esperantza du.
Milenium actress laburpena: Duela hogeita hamar urte Chiyoko Jujiwara Japoniako pantaila handiko izarrik distiratsuena zen. Ustekabean desagertu zen arte. Bere jarraitzaile sutsua Genya Tachibanak Chiyoko bakartasunean bizi den mendeko-aterpera joango da izarrari buruzko dokumentala egiteko asmoz.