euskaraespañol

UPV/EHUk Albert Camus ekarriko du gogora erakusketa interaktibo batekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/24 Noiz arte: 2014/04/03, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Apirilaren 3a arte, Arabako campuseko bibliotekak (Nieves Cano K. 33) Albert Camus 1913-2013 erakusketa interaktiboa hartuko du. Panelak eta egilearen liburuen hautapena interesik lukeen edozeinen esku jarriko dira, bibliotekako filologien arloan, María Moliner eta Homero aretoen artean.

Erakusketa Bilboko Institutu Frantsesaren eta Kulturbasqueren arteko aliantzaren fruitua da, pentsalari garrantzitsu honen jaiotze egunaren 100. urteurrenaren ospatzeko. Albert Camus frantses idazlearen bizitza eta idazlanen inguruko erakusketa digital hau gailu mugikorraren bidez ere eskura liteke, QR kodeaz baliatuko direnak elkar eragiten arituko ahal baitira.  Honetara, literatur material itzela baliatuko ahal da, ikusi eta entzuteko. Gainera, unibertsitate bibliotekak hautaketa ere egin du Camusen inguruan dituen funtsen artean, ikasle zein irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala intelektual distiragarri honen irakurketaz goza daitezen.

Halaber, beste bi ekitaldi burutuko dira Vitoria/Gasteizen erakusketa honen inguruan: 'La tragedia de la felicidad' filma proiektatuko da 19.30etan, martxoaren 12an, Ignacio Aldekoa kultur etxean, bata; eta Javier Otaolak 'Camus o la libertad' tituluaz emango duen hitzaldia, bestea, martxoaren 24an, kultur etxe berean eta ordu berean.

Albert Camusek, Mondovi-n, orduko Aljeria frantsesean 1903ko azaroaren 7an jaio zena, I eta II Munduko Gerrak bizi izan zituen. Bere bizitza eta lana ezinbesteko erreferentzia dira XX. mendea ulertu nahi bada. 1957.ean eman zitzaion literaturako Nobel saria.