euskaraespañol

Eguneko irudia

Nanoteknologian Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuari buruzko Tailerra

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/07 Noiz arte: 2015/01/26, 09:15 - 12:27

Deskribapena

Ostirala, martxoak 7, 09.15etan, CIC nanoGUNE, Donostian, Responsible Nanotechnology Research and Innovation-RNRI (Nanoteknologian Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua) izeneko Tailerra izango da. Jarduera ingelesez izango da eta UPV/EHUko Miguel Sanchez-Mazas Katedrak eta Filosofia, Zientzia eta Balioak Unibertsitate Masterrak (UPV/EHU eta Universidad Autónoma Nacional de México (UNAM) unibertsitateak elkarrekin eskaintzen dutena) antolatu dute, CIC nanoGune-ren laguntzaz.

Tailerraren inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute: Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Andoni Ibarra UPV/EHUko Miguel Sanchez-Mazas Katedrako zuzendaria.

Halaber, Rene von Schomberg Europako Batzordeko Zientzia Politikako arduradunak 'A vision of Responsible Nanotecnology Research and Innovation in the European Union' izeneko mintegi irekia eskainiko du, Pedro Miguel Etxenike DIPC-ko presidentearen zuzendaritzapean.