-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Enpresen Gestioa eta Marketinga masterren amaiera ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/07 Noiz arte: 2015/01/26, 18:00 - 12:23
Kokapena
Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 7, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko areto nagusian (Lehendakari Agirre hiribidea, 83. Bilbo) Enpresen Gestio eta Marketing masterren amaiera ekitaldia ospatuko da. Ekitaldi honetan, Enpresen Gestioa Masterra egin duten 40 ikaslek eta Marketing Masterra egin duten 38 ikaslek tituluak jasoko dituzte.
Amaiera ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; José Luis Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia; Arturo Rodríguez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateko dekanoa; Jon Landeta, Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuko eta Enpresen Gestio Masterreko zuzendaria, eta Marisol Aguirre, Marketing Masterreko zuzendaria. Gainera, aurtengo amaiera ekitaldian, Jose Luis Bilbao master horien aitabitxi izendatuko dute.