euskaraespañol

Eguneko irudia

Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/07 Noiz arte: 2015/01/26, 10:30 - 13:02

Kokapena

Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 7, 10:30etan, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Ekitaldi-aretoan (Paseo Manuel Lardizabal 1, Donostia-San Sebastián), Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzional batekin ospatuko du Emakumeen Nazioarteko Eguna. Informatika Fakultateko Berdintasunerako Batzordeak antolatu duen ekitaldi honetan, master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen II. María Goyri Saria eta ikasketa feministei edo genero Ikerketei buruzko tesi onenaren I. Micaela Portilla Saria banatuko dira.

Ekitaldian izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea.
  • Maite Zelaia, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea.
  • Agustin Arruabarrena, Informatika Fakultateko dekanoa.
  • Teresa Nuño, Berdintasunerako zuzendaria.
  • Jasone Astola, Berdintasunerako zuzendari ohia.

Sariak banatu ondoren, bertso trama bat antzeztuko da "Bitetik bytera, istoriotik historiara" izenburupean. Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi arituko dira bertsotan eta Aitzol Astigarraga izango da gai-jartzailea. Bertso trama honek etorkizunera eramango ditu ikus-entzuleak, 2021eko martxoaren 8ra hain zuzen, UPV/EHUko emakumezko ikerlari batek, lehenbiziko aldiz, Ada Lovelace nazioarteko sari prestigiotsua irabazi duen egunera. Sariaren aitzakian, atzera begira jarriko gara ikerlariaren gaur arteko ibilbidea ezagutzeko.

Ekitaldiari amaiera emateko, "Itzaletik azalera" erakusketa inauguratuko da. Erakusketa hau, Informatika Fakultateko irakasle eta ikasle ohiez osatutako e-makumeak taldeak antolatu du, informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortutako taldea. Martxoaren 17ra bitartean izango da ikusgai erakusketa Informatika Fakultateko hallean.

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean: https://ehutb.ehu.eus/es/directo/1.html

BESTE EKIMEN BATZUK

Ekitaldi instituzionalaz gain, UPV/EHUko hiru campusetan ere hainbat ekintza antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta:

Arabako Campusa

Martxoak 11, asteartea:

12:00etan, Gasteizko Irakasleen U.E.-ko Liburutegiko Sala Urdinean, Telmo Esnalen "Urte berri on, amona" filma emango da.

Bizkaiko Campusa

Martxoak 5, asteazkena:

12:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoaren ondoko gelan, ikastegi honetako Berdintasunerako Batzordearen logo berria aurkeztuko da, Iñigo San Emeterio eta Iñigo Tobesen eskutik. Eder Ruesgarekin batera, beraiek izan dira logoaren sortzaileak.

20:00etan, Bizkaia Aretoan, Lorquianas antzerki lana eszenaratuko da Itziar Lazkano aktoresaren eskutik, Iñaki Maruri piano-jolearen zuzeneko musikarekin eta Felipe Lozaren zuzendaritzapean. Kulturbasquek antolatu du saioa eta sarrera librea izango da.

Martxoak 6, osteguna:

12:30etan, Leioako campuseko I Ikasgelategiko Justo Garate aretoan, "Derechos Humanos, educación de las mujeres e islam" izenburupean hitzaldia emango dute Natalia Andujar Educaislam Prestakuntza Zentroko eta Musulmanas Sareko zuzendariak eta Isabel Aspe Eurobaskeko zuzendari teknikoak. Zuzenbide Fakultateko Berdintasunaren eta Kultura batzordeek antolatu dute jardunaldi hau.

Martxoak 7, ostirala:

Egun osoan zehar, Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarreran, Zientzien arloan azpimarragarriak diren hamar emakumeri (bi biologiak dira, bi geologoak, bi kimikariak,bi fisikariak eta bi matematikariak) eskainitako orri-markatzaileak banatuko dira.

Martxoak 10, astelehena:

10:00etan, Bilboko Irakasleen U.E.-ko Juliana Agirrezabala aretoan, "Zergatik mutilek ez dute etxeko lanik egiten?" eta "Emakume artistak" gaien inguruan ikastegiko ikasleek egindako lanak aurkeztuko dira.

11:30etan, Bilboko Irakasleen U.E.-ko Juliana Agirrezabala aretoan, Matxalen Legarreta UPV/EHUko soziologoak hitzaldia emango du "Usos del tiempo entre mujeres y hombres" izenburupean.

Martxoak 12, asteazkena:

17:00etan, Bizkaia Aretoan, "Abortuaren erreforma" aztertuko dute sakonean eztabaida batean Iñaki Lasagabaster UPV/EHU Zuzenbide Fakultateko katedradunak, Jon Mirena Landa UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak eta Mª Luisa Cuerda Arnau Alacanteko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko Katedradunak. Ondoren, 19:00etan, mahai inguru bat burutuko da Anabel Sanz Basauriko Udaleko Berdintasunerako Teknikariaren, María Viadero Mugarik Gabeko kidearen eta Miren Ortubay UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslearen parte hartzearekin. Kulturbasquek antolatu du ekitaldi hau..

Martxoak 19, asteazkena:

11:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzunaretoan, "Sareginak/Mujeres conectadas" ekimena burutuko da. Pikara Magazine aldizkariaren sortzaileek eta Ruth Sala abokatuak aldizkari digitalaren arrakastaren arrazoia azalduko dute eta jasaten dituzten ziber-erasoak aipatuko dituzte. Lucía Martínez Odriozola, Andrea Momoitio eta Ruth Sala eremu digitaletan ematen den genero indarkeriaren egoera juridikoaz mintzatuko dira.  Kulturbasquek antolatu du ekitaldi hau.

Gipuzkoako Campusa

Martxoak 5, asteazkena:

12:30etan, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, bideo-foruma "Comprar, tirar, comprar" izenburupean.

14:30etan, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 1.1 gelan, Jardunaldi Feministak hasiko dira Josebe Iturriozek emango duen "Patriarkatuaren historia" hitzaldiarekin.

Martxoak 15era arte:

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, "Astronomia emakume" erakusketa ikusgai, izarren bidearen amaierako kosmosaren ikuspegia.