Xurxo Ayán-en hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/05 Noiz arte: 2015/01/26, 11:30 - 12:47
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Galiziar Ikasketen Guneak (Centro de Estudos Galegos CEGa) antolatu du Xurxo Ayán-ek 'O Entroido: política, globalización, identidade e resistencia' izenaz emango duen hitzaldia, berori asteazkenaz, martxoak 5, 11.30etan UPV/EHUren Letren Fakultateko gradu aretoan. Galiziar arkeologoa Galiziako usadioen egutegian den jai esanguratsuenetako baten inguruko alderdietan sakonduko da.
Xurxo Ayán azken urteotan garatzen ari den ikerketa ildoen barruan aipa daitezke espainiar Gerra Zibilaren arkeologia, etnoarkeologia edo Burdin Aro galaikoaren arkeologia, azken hori 'Casa, familia y comunidad en la Edad del Hierro del NW' izenaz egindako tesiaren helburuko gaia izan zena (Redelibros, 2012). Beste alde batetik, aski ezaguna da dibulgazio mailan egiten duen lana, gure ondare arkeologikoa balioan jartzen; honen lekuko, Galicia Confidencial bezalako hedabidean, A Lucenza do Abade bere blogean argitaratutako artikuluak edo, bereziki oso, 'Herdeiros pola forza' liburua, duela urte pare bat Manuel Gagorekin batera argitaratu zuena.