euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Hiri paisaiak, landa paisaiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/04 Noiz arte: 2015/01/26, 10:00 - 13:20

Kokapena

Gradu-aretoa - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, martxoak 4, 10.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Elurreta eraikineko gradu aretoan, "Hiri paisaiak, landa paisaiak" izeneko jardunaldi geografikoa burutuko da.

UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak antolatuta, Rubén C. Lois Konpostelako Done Jakueko unibertsitatearen Eskualde Analisi Geografikoko katedradunak eta Xosé M. Santos Konpostelako Done Jakueko unibertsitatearen Giza Geografiako irakasle titularrak hartuko dute parte, hark 'Hiri eremuak eta paisaiaren gestioaz' eta honek 'Paisaia, landa eremua eta turismoaz' hitz egingo dutelarik.