euskaraespañol

Eguneko irudia

'Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun'

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/12 Noiz arte: 2015/01/26, 09:30 - 10:30

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 12an, 09:30etatik 13:30etara, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola Zentroaren alboan, Donostian, 'Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut... zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun' ekimena izango da. Informazio karpa bat instalatuko da iraunkorrak ez diren bizi-ohituren ondorio negatiboei buruz unibertsitate komunitatea sentsibilizatzeko helburuarekin.

Jarduerak Bizkaiko eta Arabako campusetan gauzatu da ere eta ingurunearekin oso arduratsuak ez diren eta gaur egun hain ohikoak diren jardunbideen alternatiba iraunkorrak ezagutzera ematea du xede.

Halaber, UPV/EHUko Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren ekimen honek bertaratzen diren pertsonak modu aktiboan parte hartzera gonbidatuko ditu aztarna ekologikoa  murrizten laguntzen duten eta ingurumen aldetik iraunkorrak diren jokabide guztiak identifikatzen.

Hartara, aztarna ekologikoaren kontzeptuari buruz informazioa erakutsi eta emango da, baita energiaren arloan eta kontsumoaren arloan dauden eredu batzuei eta besteei buruz ere. Halaber, ohitura arduratsuago eta osasungarriagoak sustatzeko aukera ezberdinak, aztarnak eta trikimailuak ere azalduko dira.

Ekimenak iraun bitartean biltzen diren ekarpen guztiak eta kanpaina honen ondorioak txosten batean txertatuko dira. Txosten hori unibertsitate-komunitate osoak eskuratzeko moduan egongo da. Ondoren, horri buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko. Helbide honetan egongo da eskuragarri txostena: www.ehu.eus/gizartea