Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2014/02/12 Noiz arte: 2015/01/27, 10:00 - 14:09
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, otsailak 12, 10:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiei hasiera emango zaie. Bi egunez, hilak 12 eta 13, burutuko diren jardunaldi hauen helburuetako bat ikasleen artean ikertzaileen bokazio berriak piztea da.
Inaugurazio ekitaldian izango dira, Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea, Miren Begoñe Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, eta Esther Domínguez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa. Inaugurazio ekitaldi honetan, Pedro Sanjurjok, pediatrian katedraduna eta Gurutzeta Ospitaleko Metabolopatia unitateko zuzendariak, hitzaldia emango du "Gaixotasun metaboliko arraroak: zientzia guztien erronka", izenburupean.
IV. Ikerkuntza Jardunaldiek iraungo duten bi egunetan posterren erakusketa bat izango da ikusgai. Bertan, ikerketa-talde desberdinek Fakultatean egindako ikerketen bidez lortu diren emaitza nabarmenenak azalduko dira eta etorkizuneko proiektuak ere aurreratuko dira. Poster hauek Fakultateko Grande Salle izeneko gelan izango dira ikusgai saio jarraian eta, ostegunean, hilak 13, 11:00etan, bisita gidatua egingo da.
Asteazkenean, hilak 12, 12:00etan hasita, ikastegiko ikerlari gazteek ahozko komunikazioak eskainiko dituzte, saio paraleloetan, biozientziak, fisika eta ingeniaritza elektronikoa, matematikak, geologia, kimika eta ingeniaritza kimikoa bezalako arlo ezberdinetan une honetan burutzen ari diren ikerketen lerro nagusiak azaltzeko.
Ostegunean, hilak 13, 12:00etan, Gabriela Chotro, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak, Fakultatean eskaintzen diren master eta doktorego programen inguruko informazioa emango du, azken ikasturteetako ikasleei zuzendutako saioan.