euskaraespañol

Eguneko irudia

"Albert Camus, una tragedia de la felicidad" dokumentala ikusgai izango da Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/12 Noiz arte: 2015/01/27, 19:30 - 14:04

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailaren 12an, 19:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) ikusi ahal izango da Albert Camus, una tragedia de la felicidad dokumentala. Jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin izango den filma horrek idazle honi buruz dauden aurreiritziekin apurtu nahi du; hots, literaturen eta politikaren nazioarteko figura handienetarikoa den honek duen irudi tragikoarekin, ia-aia naif-arekin, bukatu nahi du. Joël Calmettes-ek eta Jean Daniel-ek  Albert Camusen obran dagoen "zoriontasun xehea" ezagutarazi nahi dute, "zoriontasun zauritua, korapilatsua eta hauskorra".

Dokumentalak idazlearen biografia du erakusgai eta hiru zatitan banatzen da. Lehenengoan Aljerian igaratako haurtzaroa kontatzen da; bigarrenean, bere obraren nondik norakoak azaltzen dira, Atzerritarra edo Sisiforen mitoa bezalako lanak aztertzen dira, besteak beste; eta, hirugarrenean, etxekoekin eta lagun kuttunekin agertzeaz gainera, Camusen ideologiak izandako bilakaera eta dituen printzipioak ezagutarazten dira. Proiekzioa Bilboko Institut Françaisek eta Kulturbasquek intelektual garrantzitsu horren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekimenen artean kokatzen da.

Sarrera doan izango da.