euskaraespañol

Koldo Saratxagak Ner Taldeari buruzko mintegia emango du: harreman-estilo berria erakundeetan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/07 Noiz arte: 2015/01/28, 11:00 - 11:22

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostirala, otsailaren 7an, 11:00etan, UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Ekitaldi Aretoan (beheko solairuan), Donostian, Koldo Saratxagak, Ner Taldearen sortzaile eta sustatzaileak, 'Ner Group: Nuevo Estilo de Relaciones' izeneko mintegia emango du. Mintegiaren xedea Ner Group-en esperientzia ezagutzea da. Elkarte horretan, hainbat erakundek, Harreman Estilo Berriak elkartuta, esperientziak, sinergiak eta ezagutzak konpartitzen dituzte, gizartearekiko ardurarekin, bidezko giza garapen iraunkorra lortu nahian.  Saratxagak bere pentsamenduak eta sentimenduak azalduko ditu erakundeek behar dituzten aldaketei buruz, eta parte-hartzaileen artean debatea sortuko du.

Koldo Saratxaga ezaguna da, batez ere, lan handia egin duelako giza harremanen eta antolaketa-sistemen berrikuntzaren inguruan bultzatu diren proiektuetan, lan-ingurunean. Bere lanbide-ibilbidearen zati handi bat kooperatiben esparruan egin du eta agian bere esperientziarik nabarmenena  Ormaiztegiko Irizar Koop. Elkartean egindakoa da.  Gaur egun, kontseilari eta aholkulari lanetan dabil hainbat enpresa-proiektutan (20 baino gehiago ner group-en integratuta), Harreman Estilo Berrian oinarrituta.

Mintegi hau bereziki IIPari eta aipatutako ikastegiko ikasleriari zuzenduta dago. Izena-ematea: conchi.sanchez@ehu.es