Eiken Talent 2014-k ikus entzunezko proiektu bat sarituko du, profesionalki garatuko dena ondoren
Noiz eta non
Noiztik: 2014/02/10 Noiz arte: 2015/01/28, 10:00 - 10:07
Kokapena
Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, otsailaren 10ean, 10:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), Eiken Talent 2014 aurkeztuko da. Ekimen horren xedea, zeinak VII. edizioa bete duen, sortzaile gazteek aurkeztutako ikus entzunezko proiektuetako bat saritzea da. Ondoren, lan hori profesionalki garatuko du ikus entzunezko Euskadiko enpresa batek.
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Cluster-eko kide diren enpresek diseinatutako ekintza berritzailea da Eiken Talent. Horren bidez, profesionalak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da euskal ikus entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin. Talentu sortzaileak Euskadin geratzeko saialdia da, eta era berean, industriari bere ideiak azaltzeko lekua eman nahi die gazteei.
Eiken clusterreko kideak diren Itziar Mena eta Zuriñe Pampliegak gidatuko dute aurkezpena, eta Aletxu Echevarriak Formatos de video multidispositivo Masterclass bat emango du. Halaber, Alaia Fernandez (Eiken) hitzaldi bat emango du: Industria Creativas y culturales: retos y perfiles profesionales de hoy y mañana.