euskaraespañol

Informazio hitzaldia: Garapenerako Lankidetzaren arloko Karrera Amaierako Proiektuak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/05 Noiz arte: 2015/01/28, 16:30 - 11:34

Kokapena

San Andres Aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, otsailaren 5ean, 16.30etan, Eibarko UPV/EHUko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako San Andres Aretoan, Karrera Amaierako Proiektuak garapenerako lankidetzaren arloan egiteari buruzko informazio hitzaldi bat egongo da. Hitzaldi hori Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) elkarteak emango du euskaraz.

Sarrera librea da.

ISF País Vasco - Euskal Herriko MGI garapenerako unibertsitate elkartea eta gobernuz kanpoko erakundea da, ez konfesionala eta ez alderdikoia, eta bere kideek justizia sozialaren aldeko borroka aktiboan dihardute, gure inguruan ematen diren bidegabeko egoerak guztion artean aldatzeko bide nagusia gizartearen eta elkarteen parte hartze politikoa dela uste baitute.

Garapenerako Lankidetzaren arloko Karrera Amaierako Proiektuen Programa UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak sustatzen du ISF-MGIrekin elkarlanean.

Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera, eta honela egongo da banatuta:

  • Lehenengo zatian, ISF-MGIren aldetik programa koordinatzen duen pertsonak (Izaro Basurko) programaren funtzionamenduari buruzko zehaztapenak emango ditu eta bertan parte hartzeko zer egin behar den azalduko du (20 minutu).
  • Bigarren zatian, aurreko ikasturte batean programan parte hartu duen ikasle batek bere esperientzia zein izan den kontatuko du (30 minutu).
  • Gero, galderetarako txanda bat egongo da (gutxi gorabehera, 10 minutu).

Hitzaldia ISF-MGIko Garapenerako Hezkuntza taldeko kide eta Garapenerako Lankidetzaren arloko KAP/GRALen Programaren arduraduna den Izaro Basurko Pérez de Arenazak gidatuko du.

Hitzaldian parte hartuko duen ikaslea Ayala Urreta izango da. Berak Calcuta Ondoan GKErekin egin zuen Karrera Amaierako Proiektua.  Proiektu horretan, Bengalako mendebaldeko landa eremu batean kutsadura mailak zituen aldaketak aztertu zituen.