euskaraespañol

Eguneko irudia

Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko da UPV/EHUko Bizkaiko Campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/03 Noiz arte: 2015/01/28, 11:00 - 12:14

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 3, 11:00etan, UPV/EHUko Biblioteka Zentralaren hallean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Bizkaiko Campusean Gernikako Arbolaren kimu bat landatzeko ekitaldiari hasiera emango zaio. Gernikako Arbola euskaldunen ikurrik unibertsalena da eta zuhaitz horren ondorengo landara hau eta Eduardo Chillidak Unibertsitatearentzat diseinatu zuen ikurra -beste zuhaitz bat, mundura zabaltzen dan fruitu emankorra irudikatzen duena- eskuz esku egongo dira aurrerantzean.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea.
  • Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea.
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.