euskaraespañol

Eguneko irudia

Eibarko IITUEk Euskal Ingurugiro Iraunkortasunaren II. Azokan parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/24 Noiz arte: 2014/01/26, 16:00 - 20:00

Deskribapena

Eibarko Industria Ingeniaria Teknikoko Unibertsitate Eskolak Berdeago-Euskal Ingurugiro Iraunkortasunaren Azokan parte hartuko du bigarren aldiz. Azoka urtarrilak 24, 25 eta 26an Durangoko Landako Gunean ospatuko da.

Aurten Eibarko Industria Ingeniaria Teknikoko Unibertsitate Eskolak stand batean eraginkortasun energetikoa irakasteko erabiltzen diren ekipoak erakutsiko ditu, ¿Quiero que mi futuro sea Verde?(Nire etorkizuna berdea izatea nahiko nuke?) gaiaren inguruan Energia Berriztagarrietan Ingeniaritzako Graduari buruzko hitzaldia eskainiko du eta, inaugurazio egunean, urtarrilak 24an, energi elektrikoa produzitzen duen bizikleta estatikoa erakutsiko du ere. Aipatutako hitzaldia José Ignacio San Martin Eibarko Industria Ingeniaria Teknikoko Unibertsitate Eskolako zuzendariak eskainiko du ostirala, urtarrilak 24an, 18.45etan.

Berdeago-Euskal Ingurugiro Iraunkortasunaren II. Azokak eraginkortasun energetikoan, zaborren tratamenduan eta mugikortasun jasangarriaren inguruan dauden azken berrikuntzak erakustea du helburua, eta 2013an izaniko arrakasta dela eta, aurtengo edizioan hiru azoka egun izango dira, ostiralean hasi eta iganderarte. Durangoko Lanakogunera etortzera gonbidatzen zaitugu hurrengo ordutegian: Urtarrilak 24, ostirala: 16:00etatik 20:00etara; Urtarrilak 25, larunbata: 10:00etatik 20:00etara; Urtarrilak 26, igandea: 10:00etatik 20:00etara.

Informazio gehigarria