euskaraespañol

Eguneko irudia

Diplomen banaketa ekitaldia ospatuko du UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/22 Noiz arte: 2015/01/28, 18:00 - 15:13

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, urtarrilak 22, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak 2012-2013 ikasturteko tituludunei diplomak emateko ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea, Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Arturo Rodríguez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa, Iñigo Ocariz, Ekonomisten Euskal Elkargoaren presidentea, eta Aitor Jiménez Villar, TAPQUO S.L-ko sortzaile eta kontseilaria eta promozio honetako aitabitxi izango dena.

Urtero ospatzen den ekitaldi honetan 2012-2013 ikasturtean lizentziatu diren 670 ikaslek duten gaitasuna aitortuko da, hain zuzen, Ekonomiako 54. promoziokoak, Enpresa Zuzendaritzako 54. promoziokoak, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako 16. promoziokoak eta Ikerkuntza eta Merkatu Teknikak tituluko 10. promoziokoak.

Zortzi ikasleri Lizentziaturako Aparteko Saria ere emango zaie eta UPV/EHUn 25 urte lanean aritu diren edota azken urtean jubilatu diren Fakultateko langileak ere omenduko dituzte.

Ekitaldian UPV/EHUko Koruak ere parte hartuko dut, eta Gaudeamus igitur abestuz emango dio bukaera saioari.