euskaraespañol

Eguneko irudia

Komunikazio Eremuak IV. Biltzarrak 400 ikertzaile bilduko ditu Bilbon

Nazioarteko adituek UPV/EHUk eta Komunikazioko Ikerketaren Espainiako Elkarteak antolatutako biltzarrean parte hartuko dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/21

Espainiako, Europako eta Amerikako komunikazioaren arloko 400 ikertzailek, guztira, hartuko dute parte Bilbon urtarrilaren 24ra, ostirala, arte egingo den Komunikazio Eremuak IV. Biltzarrean. UPV/EHUk eta Komunikazioko Ikerketaren Espainiako Elkarteak (AE-IC) antolatutako topaketan, arreta berezia jarriko da emakumezko ikertzaileek egindako lanean, Generoa, komunikazioa eta emakumeek garatutako ikerketa izeneko gunearen barnean.

Biltzarraren hasierako ekitaldian honako hauek hartzen dute parte: Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia, Ibon Areso Bilboko Udaleko alkateordea, Miquel de Moragas AE-ICko presidentea, Maite Iturbe EITBko zuzendaria eta Simón Peña Informazio Zientzien Fakultateko dekanoa. Ekitaldi berean, Gaëtan Tremblay l'Université du Québec à Montréal Unibertsitateko irakasleak Komunikazio zerbitzu publikoek jakintzaren gizarteetan duten tokia izeneko hitzaldia eman du.

Gaëtan Tremblay (Chicoutimi en Quebec 1946). Soziologia ikasketak egin zituen, eta gizarte eta komunikazio zientzietako ikertzaile nagusietako bat da. 40 urtean ospetsua izan da hezkuntzako komunikazioaren analisiengatik, kulturaren eta komunikazioaren egiturari buruzko azterlanengatik, teknologia berriek gizarte aurreratuetan duten eraginaren analisi kritikoagatik ("Fordismo"tik "Gatesismo"ra), zerbitzu publikoaren defentsagatik, telebista sistemaren aldaketengatik, komunikazio politikengatik, industria kulturalen analisiagatik, "industria sortzaileen" kritikagatik, eta kulturak eta komunikazioak iparraldearen eta hegoaldearen arteko komunikazio integraziorako prozesuetan eta globalizazioan duten lekuagatik.

Ostiralera arte, ikertzaileek hainbat komunikazio gunetan lan egingo dute: Komunikazioa eta hiria, Kultura, komunikazioa eta hizkuntza gutxituak, Komunikatzaileen prestakuntza eta komunikazioko ikerketa, eta Generoa, komunikazioa eta emakumeek garatutako ikerketa. Azken horretan Rosa Mª Alfarok (Limako Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatea) eta Sonia Livingstonek (Department of Media and Communications de London School of Economics, LSE) parte hartuko dute, biak komunikazioaren arloko erreferentziako ikertzaileak direla.

Rosa Mª Alfaro 25 urtean irakaslea izan da Limako Unibertsitatean, eta beste 8 urtean Peruko hiriburuko Universidad Nacional Mayor de San Marcos unibertsitate publikoan. Halaber, Calandria Komunikatzaile Sozialen Elkartea sortu, eta 25 urtean kudeatu zuen. Gaur egun komunikazio eta garapeneko ikertzailea da.

Sonia Livingstone LSEko Komunikazio Saileko irakaslea da, eta Europar Batasunaren Safer Internet Programak finantzatzen duen EU Kids Online programa zuzentzen du.  2014an Britainiar Inperioko Ordenako ofizialaren (Officer of the Order of the British Empire) titulua jaso du, Interneten haurren segurtasuna bultzatzeagatik. Izan ere, Livingstone irakasleak teknologia digital berriek gazteentzat eta haurrentzat etxean eta ikastetxean dituzten arriskuak eta aukerak ikertzen ditu.