Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 400 ikaslek parte hartuko dute "Kimika Bizirik" egitasmoan
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/12 Noiz arte: 2015/01/23, 00:23 - 00:23
Deskribapena
Urtarrilaren 12tik 23ra bitartean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak (ZTF-FCT) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 400 ikaslehartuko ditu bertako laborategietan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritako 33 ikastetxetatik etorritakoak, "Química en Acción/Kimika Bizirik" egitasmoaren edizio berri batean. José Luis Ayastuy, Aresatz Usobiaga eta Olatz Zuloaga irakasleak dira programaren koordinatzaileak.Ekimenak Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa uztartzen ditu, unibertsitate aurreko ikasleen artean bi gai horien gaineko interesa indartzeko. Programan parte hartuko duten ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz izango dituzte saioak, goizez eta arratsaldez. Aurten, ikasleen erdiak batxilergoko lehen eta bigarren mailakoak dira eta beste erdiak, berriz, DBHko laugarren mailakoak.
Ikasleek Kimikako lau praktika egingo dituzte laborategian. alde batetik, bost zentimoko kobrezko piezak "urrezko txanpon" bihurtuko dituzte prozesu elektrokimiko baten bidez (zinkez estaltzen dira eta zilar kolorea hartzen dute; ondoren, berotzean, zinka letoi bihurtzen da eta urre kolorea hartzen dute). Gainera, detektibe kimikoaren jardueran, zortzi konposatu ezezagun identifikatu beharko dituzte zenbait propietate kimiko eta fisiko neurtuta, hala nola, pHa, eroankortasuna edo lumineszentzia. Hain zuzen ere, ondorengo konposatuak identifikatu beharko dituzte: ur destilatua, itsasoko ura, tonika, kola edaria, tea, ozpina, lixiba eta gaseosa.
Era berean, 6-10 nylonaren sintesia egingo dute, polimerizazio bidez, bi erreaktiboak nahastuta. Eta, azkenik, analgesiko komertzial baten osagai aktiboa identifikatuko dute. Horretarako, ikasleek geruza fineko kromatografia erabiliko dute analgesiko baten benetako osagaiak identifikatzeko eta ondorengo agente aktiboen presentzia baieztatu edo ezeztatuko dute: parazetamola, ibuprofenoa, azido azetilsalizilikoa eta kafeina.
Gainera, Química en Acción/Kimika Bizirik egitasmoan parte hartuko duten ikasleek hainbat esperimentuetan ere parte hartuko dute eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) irakasleen erakustaldiak ere ikusteko aukera izango dute.
Química en Acción/Kimika Bizirik programa 2006az geroztik gauzatzen da urtero eta bere helburua da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleak zientzian murgiltzea, hain zuzen ere, kimikan eta ingeniaritza kimikoan.
Deialdi honetan parte hartuko duten ikastetxeak:
BENTADES IKASTETXEA, SAN FIDEL IKASTOLA, ZUBI ZAHARRA IKASTOLA, NUESTRA SEÑORA DEL CARMEN, IES ZALLA BHI, NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO, KARMENGO AMA, ARTXANDAPE IKASTOLA, ELEXALDE BHI, IES ANAITASUNA BHI, IES CRUCES BHI, SAN VIATOR IKASTETXEA, BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA, CPES PEÑASCAL, AMOR MISERICORDIOSO-BILBAO, IES ARTAZA-ROMO BHI, CPEIPS URRETXINDORRA IKASTOLA, CPEIPS BEGON?AZPI IKASTOLA HLBHIP, IES KANTAURI BHI, IES ARRATIA BHI, IES BEURKO BHI, IES JULIO CARO BAROJA BHI, IES REKALDEBERRI BHI, IES A?NGELA FIGUERA BHI, IES I. AROZENA-BARRUETA-TAR BENITO BHI, IES JULIO CARO BAROJA BHI, CPEIPS BERRIO-OTXOA HLBHIP, CPEIPS CALASANCIO HLBHIP, CPEIPS STA. MARI?A HLBHIP, IES ARRASATE BHI, IES IBARREKOLANDA BHI, CPEIPS NTRA. SRA. DEL CARMEN HLBHIP, IES BARRUTIALDE BHI eta CPEIPS URRETXINDORRA IKASTOLA HLBHIP.