euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk Albert Camus gogoratuko du erakusketa digital eta interaktibo batekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/20 Noiz arte: 2014/02/20, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra, UPV/EHUk, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatuta, Albert Camus idazle frantsesaren bizitzari eta obrari buruzko erakusketa digitala antolatuko du. Eta Bizkaiko Campuseko lau gune desberdin hauetan ikusi ahal izango da: Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao), Esperientzia Geletan (Espainiako Bankua,2. Bilbao), UPV/EHUko Meatze eta Herri-lan Ingeniaritza Eskolan (Rafael Moreno Pitxitxi, 2. Bilbao) eta Biblioteka Nagusian (Sarriena Auzoa, s/n. Leioa).

Bilboko Institut Françaisen eta Kulturbasquen arteko elkarlanaren emaitza den esposizio honek intelektual garrantzitsu horren jaiotzaren mendeurrena ospatu nahi du. Horretarako, Albert Camusen bizitza eta obra landuko dituen erakusketa digital eta interaktiboa izango dute eskuragarri QR kodigoa irakurtzeko gailua duten telefono mugikorraren jabeek. Hartara, entzuteko eta irakurtzeko hainbat idazlan izango dira eskuragarri. Gainera, Biblioteka Nagusiak Albert Camusen hainbat libururen aukeraketa bat egingo du, bai irakasleek eta ikertzaileek, bai ikasleek edo administrazio zerbitzuetako langileek idazle inportante horren lanekin gozatu ahal izateko.

Gainera, beste bi ekitaldi ere egingo dira Bizkaia Aretoan: batetik, otsailaren 10ean egingo den UPV/EHUko Frantziar Filologiako irakasle den Rosa de Diegoren Belaunaldi baten kontzientzia hizketaldia; eta, bestetik, otsailaren 12an Camusen bizitzan oinarritutako Jean Daniel-en Zoriontasunaren tragedia filma ikusi ahal izango da omenaldia biribiltzeko.

Albert Camus 1913ko azaroaren 7an jaio zen Mondovin, orduko Argelia frantsesean, eta I. eta II. Mundu Gerrak bizi izan zituen. Bere bizitza eta obra XX. mendea ulertzeko ezinbestekoak dira. 1957an Literaturako Nobel saria jaso zuen.