euskaraespañol

Otsailaren 11: bokazio zientifikoak femeninoan jokatuko direlakoan

Maila global eta lokalean, emakumeek oztopoak izaten jarraitzen dute zientziaren eta teknologiaren arloan karrera bat garatzeko

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/11

<iframe src="https://player.vimeo.com/video/510595861" width="775" height="436" frameborder="0" allow="autoplay; fullscreen; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe> <p><a href="https://vimeo.com/510595861">June Almeidaren Istorioa</a> from <a href="https://vimeo.com/upvehu">UPV/EHU</a> on Vimeo.</p>

June Almeidari gertatu zitzaion bezala (lerro hauekin batera doan Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak egindako bideoaren protagonista), karrera zientifiko bat garatzea oztopo-lasterketa amaigabea ere izan ez dadin, Nazio Batuen Batzar Nagusiak nazioarteko egun bat ezartzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian eta teknologian jokatzen duten rol kritikoa aitortzeko. Gaur ospatuko da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. Helburuak berdina izaten jarraitzen du: emakume eta neskek zientziara sarbide eta partaidetza osoa eta bidezkoa lortzea.

NBEk berak aitortzen duenez: "Azken 15 urteetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek eta neskek zientzian parte har dezaten sustatzeko eta bultzatzeko. Hala ere, emakumeek zientziaren alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen jarraitzen dute".

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak egindako Euskal Herriko Unibertsitateko emakumeen presentziaren bilakaeraren erradiografiak, hiru ekitalditako datuekin (2017tik 2019ra), NBEren azterketa berresten du. Aurrera goaz, poliki-poliki.

 

Sartutako ikasle emakumeen bilakaera (2017-18 – 2019-20)

Graduetako ikasle emakume berrien bilakaera (2017-18tik 2019-20ra)

 

 

Titulatutako ikasle emakumeen bilakaera (2017-18 – 2019-20)

Graduatutako ikasle emakumeen bilakaera (2017-18tik 2019-20ra)

 

 

Ikasle emakumeen matrikulazioa masterretan jakintza arloen arabera  (2017-18 – 2019-20)

Ikasle emakumeen matrikulazioa masterretan, jakintza arloen arabera (2017-18tik 2019-20ra)

 

 

Emakumeak Doktoretza egiten ari diren irakurritako tesien bilakaera

Doktoregoa egiten ari diren emakume kopuruaren bilakaera, jakintza arloka (2017tik 2019ra)

 

 

Emakume irakasle eta ikertzaileen bilakaera

Emakume irakasle eta ikertzaileen bilakaera (2017tik 2019ra)

 

 

Ikertzaile nagusien banaketaren bilakaera sexuka

Ikertzaile nagusien banaketaren bilakaera sexuka (2017tik 2019ra)

 

 

Ikertzaileei buruzko datuak autonomia-erkidegokoetara proiektatzen baditugu, ikuspegia hobetu egiten da. Ikerbasquek, 2008 eta 2018 arteko bilakaera aztertzen duen Zientzia Euskadin 2020ko txostenean, Emakumeak eta Zientzia atalean, adierazten du arrakala murriztu egiten dela unibertsitatearen eremuan, Euskadi osoarekin alderatuta: "Datuek erakusten dute, azken hamarkadako joerari eutsiz gero, hurrengo 10 urteetan parekotasunera irits gaitezkeela".

Euskal Herriko Unibertsitateari dagokionez, Ikerbasqueren txostenak honako hau nabarmentzen du: "UPV/EHUk azken hamarkadan joera positiboa izan du, eta hori oso azpimarragarria da adierazle horretan eragiteko zailtasunagatik, erakundeko irakasle eta ikertzaileen bolumen osoa handia baita". Gainera, "guraize-efektu" gisa ezagutzen dena (aitorpen akademikoaren eta profesionalaren eskalan zenbat eta gehiago igo, orduan eta emakume gutxiago daude) gorabehera, goragoko senior kategorietan emakumeen ehunekoaren bilakaera denboran zehar aztertzean, hauxe ikusten da:  "Guztiek dute berdintasuneranzko joera UPV/EHUn".

Txosten horren arabera, Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2018an, lanaldi osoko emakume ikertzaileen ehunekoa% 35era baino ez da iristen. Kopuru hori ez da munduko batez bestekotik asko urruntzen: NBEren arabera, munduko ikertzaileen% 30 baino gutxiago emakumeak dira. Aurrera goaz, poliki-poliki.