UPV/EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten ikasleen kopurua % 5,5 igo da
Batxilergoko 10.447 ikasle eta Lanbide Heziketako 804 aurkeztuko dira asteazkenean hasiko diren azterketetara
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/06/01
Asteazkenean, ekainak 6, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 10.447 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 804 ikasle gehitu behar dira. Iazko datuekin alderatuta, igoera nabarmena egon da, % 5,5 gehiagok egingo baititu probak.
USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, eta bi fase izango ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.
Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen Fasea borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase horrek aukera ematen dio ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Onarpen fasean ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, sarbide faserako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango dituzte fase horretan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio; eta azkeneko nota hori aterako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1, 0,2 edo 0,3 dira eta unibertsitateak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduarekin duen harremanaren arabera.
Guztizko datuak hauexek dira:
Batxikergoa | Gaztelera | Euskara |
Guztira sexuka |
Guztira campuska |
|
Araba | Emakumeak | 326 | 435 | 761 | 1.387 |
Gizonak | 229 | 397 | 626 | ||
Bizkaia | Emakumeak | 956 | 1.887 | 2.843 | 5.243 |
Gizonak | 855 | 1.545 | 2.400 | ||
Gipuzkoa | Emakumeak | 392 | 1.744 | 2.136 | 3.817 |
Gizonak | 352 | 1.329 | 1.681 | ||
Guztira | 3.110 | 7.337 |
5.740 emakume |
10.447 | |
4.707 gizon |
LH | Gaztelania | Euskara |
Guztira sexuka |
Guztira campuska |
|
Araba | Emakumeak | 25 | 28 | 53 | 83 |
Gizonak | 15 | 15 | 30 | ||
Bizkaia | Emakumeak | 132 | 113 | 245 | 421 |
Gizonak | 105 | 71 | 176 | ||
Gipuzkoa | Emakumeak | 48 | 155 | 203 | 300 |
Gizonak | 23 | 74 | 97 | ||
Guztira | 348 | 456 |
501 emakume |
804 | |
303 gizon |
Unibertsitatera sartzeko probak ekainaren 6an, asteazkena, 8:45ean hasiko dira eta 18:45ean bukatu. Bigarren egunean, osteguna, hilak 7, azterketak 9:00etatik 18:45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, ostirala 8, 9:00etatik 15:00etara.
Informazio gehiago: http://www.ehu.es/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/sartzeko-bideak
Premia bereziak dituzten ikasleak
Desgaitasunak eta premia bereziak dituzten 260 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzte.
UPV/EHUk, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bitartez, protokolo bat ezarria du, desgaitasunak dituzten ikasleek proba hauetan aukera berdintasuna eta irisgarritasuna bermatua izan dezaten.