‘Mundu ikustezina’ erakusketaren inaugurazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/07/05, 12:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Sestaoko metro geltokia
Kasko ahoa, Sestao
Metro Bilbao, Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza, Ihobe, CIC Nanogune, Petronor, Bilboko Udala eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak ‘Mundu ikustezina’ erakusketa inauguratuko dute Sestaoko metroko geltokian.
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, irudi mikroskopioen zazpi horma-irudik osatzen duten erakusketa izango da ikusgai Metro Bilbaoren geltoki desberdinetan hurrengo hilabeteetan.
Esposizioa Sestaoko metro geltokian egongo da ikusgai uztailean eta Santutxun, abuztuan.
Ekitaldian izango dira:
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- Maribel Arriortua, Ikerkuntzarako zerbitzu orokorren zuzendaria
- Olatz Candina, Metro Bilbaoko Komunikazio Burua
- Elías Unzueta, Petronor Berrikuntzako gerentea