Jardunaldia: 'Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten'
Noiz eta non
2019/11/20, 08:45 - 00:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Gure Sarea elkarteak, Bilboko Hezkuntza Fakultatearen laguntzaz, “Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten” IV Jardunaldiak antolatu ditu.
Gaur egun 4 neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek abusu sexuala jasan du 13 urte bete baino lehenago. Kasuen % 90-ean erasotzailea haurraren familia edota inguru hurbilekoa da. Kontutan izateko datua da familia barruko abusu sexualen kasuen % 2a baino ez dela ezagutzera ematen gertatzen ari den momentuan.
Informazio gehiago: [programa]