euskaraespañol

Eguneko irudia

'Ezezaguna' hitzaldi zikloa: 'Zaude lasai, guztiok gara mosaiko genetikoak-eta'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/02/20, 19:00 - 00:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian bi hitzaldi antolatuko dira otsailean eta martxoan, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak bultzaturiko “Ezezaguna” zinema eta zientziari buruzko zikloaren bigarren edizioaren barruan.

Komunitate zientifikoaren azken aurrerapenak herritarrei ezagutzera ematea da UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko hiriburuko liburutegiak elkarlanean antolatutako hitzaldi hauen helburua.

Lehenengo hitzaldia, “Zaude lasai, guztiok gara mosaiko genetikoak-eta” izenburua daramana, UPV/EHUn irakasle dabilen Ana Zubiaga Elordieta biologoak emango du otsailaren 20an, 19:00etatik aurrera. Minbiziaren biologian eta genetikan espezializatutako ikertzaile honek genetikaren arloan egindako azken aurrerak azaldu eta giza-genomaren ezkutuko sekretuak argituko ditu.

Ana Zubiaga biologiako doktorea eta genetikako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktore ondoko ikertzailea izan zen Tufts eta Harvardeko (AEB) unibertsitateetan, eta bertan espezializatu zen minbiziaren garapenari eragiten dioten geneen erregularizazioari buruzko ikerketan. Egun, Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia-Fisiologia Sailean lan egiten du. Minbiziaren biologia du ikerketa-eremu eta Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako Masterraren arduraduna da.

Bigarren hitzaldia, “El Universo en un supercomputador” (Unibertsoa superkonputagailu batean) izenburua duena, Donostia International Physics Centerren (DIPC) Ikerbasqueko ikertzaile gisa lanean diharduen Raúl Angulo astrofisikariak eskainiko du martxoaren 6an, 19:00etatik aurrera.

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan. Ana Zubiagaren hitzaldirako gonbidapenak otsailaren 15etik aurrera jaso ahal izango dira, eta Raul Anguloren hitzaldirako sarrerak martxoaren 1etik aurrera.

Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez.

Informazio gehiago Zientzia Kaiera blogean.