‘Bizi kalitatea, ingurumena eta birziklatze ohiturak’ jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2023/11/22 Noiz arte: 2023/11/23
Kokapena
Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 22an eta 23an, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoak ‘Bizi kalitatea, ingurumena eta birziklatze ohiturak’ jardunaldia jasoko du. Jardunaldi hori Hondakinen Behatokiak, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) testuinguruan.
Arabako Foru Aldundiaren Hondakinen Behatokiak gauzatzen duen lanaren barruko ekimena da. Behatoki hori tresna aitzindaria eta erreferentziazkoa da estatu mailan hondakinen arloan informazioa eta ezagutza eskuratzeko. Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren (PRU2030) iparrorratz gisa eta inplikatutako eragile guztien dinamizatzaile eta topagune gisa ulertu behar da. Azken xedea, gobernantza eredu garatu batean, erabakiak maila teknikoan hartzen laguntzea da, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea optimizatzeko eta Europako legezkotasunera egokitzeko.
Jardunaldiak lotura estua dauka 12. Garapen Jasangarriko Helburuarekin (kontsumo eta ekoizpen jasangarriak), eta ikuspuntu pertsonaletik edo profesionaletik jarrera jasangarriekin interesatutako eta arduratutako pertsonei zuzentzen zaie. Hona hemen jorratuko diren gaietako batzuk: ingurumenaren arloan pentsatzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakala; bizi kalitatearen eta ingurumenaren arteko harremana; zertarako neurtu karbono aztarna eta nola konpentsatu; maila pertsonalean eta kolektiboan landu ahal ditugun eguneroko ohiturak eta portaerak; edo nola eragin arlo horretako erabakiak hartzean.
Horretarako, Behatokiko, foru erakundeko eta UPV/EHUko adituak izango ditugu, bai eta, besteak beste, Naturan Oinarritutako Konponbideen Behatokiko zuzendari (CONAMA) Víctor Irigoyen; UPV/EHUko Jasangarritasuneko zuzendari Estíbaliz Sáez de Cámara; eta ingurumen inpaktuaren analisian, ekonomia zirkularrean eta proiektu birsortzaileetan adituak diren Impact Hub‑eko Alberto Alonso eta Cristina Sancho ere.
Horrez gain, jardunaldia baliagarria izango da Arabako kuadrilletan garatzen ari diren proiektu berritzaileak kontrastatzeko eta gure lurralde historikoan azken urtean egin diren lehenengo Ekobarometroaren eta Hondakinen Karakterizazioaren emaitzak aurkezteko. Era berean, UPV/EHUn egiten diren hondakinen kudeaketarekin lotutako zenbait ikerketa proiektu aurkeztuko dira.
Jardunaldi honetako izen ematea doakoa izango da, lekuak bete arte.