-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
‘Basker’en emanaldia Barakaldon
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/04/20, 19:30 - 00:00
Kokapena
Bizkaia
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/9291844/basker.jpg/731bab5a-5107-a37d-20d5-f63cc8d37a77?t=1524130581000)
Deskribapena
'Basker’, UPV/EHUko ikertzaileen lanari esker berreskuratutako filma, Barakaldon (Kikarartean Aretoa, Martxoaren 8 kalea, 3) ikusi ahal izango da. Emanaldia HalaDzipo elkarteak antolatu du.
‘Basker' eta ‘Bondei i Baskerland' euskal kulturari buruzko bi dokumental dira, Suediako SVT telebistak 1960ko hamarkadan grabatu zituenak. Balio historiko eta etnografiko berezia dute dokumentalek, gaur egun galduta dauden ohiturak jasotzen dituztelako. Argibel Eubak, etnografoak berreskuratu zituenak, dokumentalen deskribapen zehatza osatzeaz aparte, egileei buruzko informazioa, egileek Euskal Herrian bertako gidariekin batera eginiko ibilbidearen deskribapena, filmen analisia eta dokumental bien eragin eta garrantziaren ebaluazioa ere egin ditu.
Dokumental horiek ahaztuta egon dira, 1916an Argibel Euba etnografoak berreskuratu zituen arte, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eman zion ikerketa beka bati esker. Katedra horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Lan hori guztia ‘Basker’ liburuan jaso da. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du liburua, euskaraz eta gaztelaniaz, eta DVDa euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko azpitituluekin.