euskaraespañol

Gaurko irudia

‘Bale-erretinaren ostadarra’ saritu du Scientific American aldizkariak

Aldizkari entzutetsuak Elena Vecino eta Luis Lópezen argazkia premiatu du Art of Neuroscience Contest lehiaketan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/08/03

Bale-erretinaren ostadarra. Argazkia: Elena Vecino Cordero eta Luis López Vecino. UPV/EHU.

‘Balearen Begia’ erakusketarako UPV/EHUko katedradun Elena Vecino Corderok eta Luis López Vecinok egindako ‘Bale-erretinaren ostadarra’ argazkiak nazioarteko aitortzak jasotzen jarraitzen du.

Irudia Scientific American aldizkari ospetsuaren ‘editorearen hautaketa’ ohorezko aipamenarekin saritua izan da, Art of Neuroscience Contesten hamargarren edizioan. Lehiaketa hori Neerlandar Neurozientziarako Institutuak (NIN) antolatzen du urtero eta neurozientzia eta ikusizko arteak nahastuz irudi inspiratzaile eta probokatzaileak sortzea du xede.

Argazki honek aurten ere NeuroArt 2020 lehen saria ere jaso izan du, SENCak (Sociedad Española de Neurociencia) antolatzen duen nerbio sistemarekin lotutako irudi eta bideo artistikoei buruzko urteroko lehiaketan.