‘Aita Mari’ itsasontziaren bisita gidatua eta “Zuk“ dokumentalaren proiekzioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/03/01, 12:00 - 00:00
Kokapena
upv-ehu-floor: 5 - Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 1 12:00etan Bizkaiko Campuseko Biblioteka Nagusiko hitzaldi aretoan “Zuk” dokumentala proiektatuko da. Migrazio krisiaren hondamendi humanitarioan boluntarioek egindako lana islatzen du. Geroago, mahai inguru bat egingo da pertsona hauen eskutik: Iñigo Mijangos ,SMHko lehendakaria eta Aita Mariko patroia eta Victor Pozas, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea. Arratsaldean, ‘Aita mari’ itsasontziaren bisita gidatuak egingo dira Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
Ekimen zibila dugu AITA MARI itsasontziaren ekimena, eta oinarrituta dago partikularren, toki, probintzia eta eskualde erakundeen eta erakunde publiko eta pribatuen elkartasunean, bizitza eskubidearen aldeko sinesmena gogoeta ororen gainetik dagoelako. Salvamento Marítimo Humanitarioaren proiektua honek Mediterraneoan zaintza lanak egitea eta itsasontzian galdutakoak berreskuratzea du xede. UPV/EHU errefuxiatuen alde mobilizatuko da, baita AITA MARI itsasontziari bere elkartasuna adierazi ere.
Izen ematea doakoa da, baina nahitaez egin behar da: https://www.ehu.eus/es/web/oficop/aita-mari
“Zuk“ dokumentalaren proiekzioa eta mahai ingurua pertsona hauekin:
- Iñigo Mijangos (SMHko lehendakaria eta Aita Mariko patroia)
- Victor Pozas (Ongi Etorri Errefuxiatuak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
Ordutegia: 13:00etanLekua: Bizkaiko Campuseko Biblioteka Nagusiko hitzaldi aretoa (Leioa)
Aita Mari itsasontziaren bisita gidatua (Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa)
Gehienez 20 pertsona taldeko
- 16:00etatik 17:00etara
- 17:00etatik 18:00etara
- 18:00etatik 19:00etara