Egina da epaile-karrera prestatzeko Otxoa de Barandika urteroko bekaren deialdia
Fecha de primera publicación: 28/01/2020
Irekia du Donostiako Otxoa de Barandika Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden Zuzenbideko Lizentziatuek epaile izateko oposizioak prestatzeko urtero banatzen duen urtebeteko beka eskatzeko epea. 2020 ko maiatzaren 25am amaituko da eskaera egiteko epea.
Urteko 12.000 eurokoa da bekaren munta, 1.000na euroko hileko ordainetan ordaindua. Fundazioak izendatutako magistratu-talde baten kontu izango den tutoretza ere bertan da bildua. Laguntza ekonomiko hori laur urtez ere luzatu ahal izango da gehienez, eta Zuzenbide gradua euskaraz ikasiak dituzten nahiz euskara-jakintza altua duten lizentziatuentzat da. Eskabidea euskaraz aurkeztu beharko da dokumentazioa www.otxoadebarandika.eus webgunearen bitartez bidalita. Hortxe bertan bildu dira izangaiek bete beharreko baldintzak.
Behin espediente guztiak jasota ebaluatu egingo dituzte Fundazioko arduradunek, izangaien ikasketa-historia ez ezik onuradun posibleen egoera ekonomikoa ere aintzat hartuta; hurrena, hautatutako izangaiekin elkarrizketa bana izango dute.
Donostian, 2020 ko urtarrilaren 15ean
Posta elektronikoa: info@otxoadebarandika.eus