Otoño Químico
Gure egitarauaren plater nagusia! 1975 urteko udazkena izan zen Kimika Fakultateko lehen kurtsoa abiatu zela, eta hori dela eta udazken berezia prestatu dugu. Ekitaldi berezi batekin abiapuntua emango diogu, eta udazkenean zehar bidelagun desberdinekin jarduera desberdinak burutuko ditugu. Bereziki, Kimika Fakultatetik jaiotako zentroekin, POLYMAT, DIPC, CFM eta CIDETEC[MA1] , eta gure EHU preziatuarekin Zientzia Aste berezia prestatuz.
Horrela, POLYMATekin batera mundu profesionalari begira Empresa eguna antolatuko da. Enpresak, kolegio profesioanalak, lanbide heziketako eragileak eta ikasle ohiak bilduko ditugu. DIPCrekin batera TOPA@DIPC ekimenean parte hartuko dugu, Nobel Saridunak Euskal Herriko bigarren hezkuntzako eta fakultateko ikasleekin elkartuz. Dibulgazio aktibitate bereziak antolatuko ditugu Zientzia Astearen barruan. Arlo honen barruan ere CFMrekin eta CSICekin batera dibulgazio zikloa antolatuko da.
Ospakizunetarako garaia ere izango da udazkena, San Alberto egunaren inguruan jai handia antolatuz. Horrez gain, udazken kimikoari bukaera ezinhobea emango zaio Euskararen Egunaren aitzakiarekin. Kultura Zientifikoko Kadedrarekin batera “Jakinduriek mundue erreko dau” Saioa antolatuko da (Bertsozientzia), bertsolariak eta zientzialariak elkartuz. Gipuzkoako Campuseko kideekin batera ospatuko dugu modu honetan Udazken Kimikoaren bukaera.