Ruta de navegación

Kimika Fakultateko euskarazko lanen lehiaketa 2024

Kimika Fakultateko euskarazko lanen lehiaketa 2024

Kimika Fakultatean egindako euskarazko lanak erakustera eman nahi ditugu, eta horretarako euskaraz egindako kimikari buruzko lanak saritu nahi ditugu.

Zer lan aurkez daiteke?

Hiru kategoria hauetako lanak:

  • Posterrak 
  • Dibulgazio- eta entziklopedia-artikuluak
  • Bideo tutorialak

Ezin dira aurkeztu aurreko urteetako edizioetako Kimika Fakultateko euskarazko lanen  lehiaketetara aurkeztu ziren lanak.

Nork har dezake parte?

Lan indibidualak eta talde-lanak onartuko dira. Parte-hartzaile guztiek Donostiako Kimika Fakultatekoak izan behar dute.

Sariak

Lehiaketa honetan 3 lanik onenak sarituko dira:

1. saria: 150 € (EHUdendako bonua)

2. saria: 150 € (EHUdendako bonua)

3. saria: 150 € (EHUdendako bonua)

Epaimahaiak proposa dezake sari horietakoren bat eman gabe uztea.

Balorazio-irizpideak

Epaimahaiko kideek baloratuko dituzte lanak, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Lanen edukia modu argian ematea
  • Euskararen erabilera zuzena eta egokia izatea

Epaimahaia

Epaimahaia fakultateko Euskara Batzordeko kideek osatuko dute:

https://www.ehu.eus/eu/web/kimika-fakultatea/euskara-batzordea1

Zer aurkeztu, non eta noiz?

Egindako lana Kimika Fakultateko Euskara Batzordeari helarazi behar zaio posta elektronikoz helbide  honetara: (kimika.fak.euskarabatzordea@ehu.eus). Mezu elektronikoaren gaian “2024ko lehiaketa”  idatzi behar da.

Lan guztiek egileen izen-abizenak eraman behar dituzte.

Lanak aurkezteko epea

2024ko urriaren 21etik azaroaren 19ra arte.

Lehiaketaren ebazpena

2024ko abenduaren 3an emango da jakitera zein izan diren saritutako lanak.

Oharrak

Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileak ziurtatzen duela bere lanaren egilea dela eta aldi berean antolakuntzak baimena duela hautatutako lanak erabiltzeko, betiere egileen izen-abizenak adierazita, lehiaketa bera ezagutaraztearren.

Parte-hartzaileek berek bermatu beharko dute aurkeztutako lanetan ez dela urratzen beste inoren irudi-, jabego- edo egile-eskubiderik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak aipatutako oinarri guztiak onartzen direla ondorioztatzen du.