Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Jornada

EHU Irrati Maratoiaren bigarren edizioan EHUko ikasle ohiak izango dira protagonista

  • 50 ikaslek hartuko dute parte hiru orduko irratsaioan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Euskararen Eguna ospatzeko ekimen honetan
  • Saioa Abenduak 1ean izango da eta ikasle ohien esperientziak izango dira hizpide

EHUko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko hamar irakasle eta 50 ikasleek ‘EHU Irrati Maratoia’ren bigarren edizioa antolatu dute hurrengo Abenduak 1ean, goizeko 11.00-14.00 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da YouTuben eta Fakultateko Auditorioan. Horrez gain,  Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

‘EHU Irrati Maratoia’ren helburuak unibertsitatean eta ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea, kurtso ezberdinetako ikasleen arteko elkarlana bultzatzea eta euskal kazetaritza lantzea dira, besteak beste.

Maratoiak Euskararen Arloko Errektoreordetza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kazetaritza II eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailen babesa dauka.


Sare sozialetan:

  • Twitter: @EHUirratimarato
  • Facebook: EHU irrrati maratoia
  • EHUirratimaratoia

 

Web orrialdea: http://www.ehu.eus/irratimaratoia