Eduki publikatzailea

UPV/EHU - HABIC Gela

Irudia

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: HABIC eta Gipuzkoako Foru Aldundia

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2021

CAMPUSA: Gipuzkoa

IKASTEGIA: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

GAI-ARLOA: Gelaren helburua berrikuntza garatzea da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ekipamendu, diseinu eta zuraren sektorean, eta, horretarako, honako alderdi hauek lantzen dira: materialen jasangarritasuna, etxebizitzaren energia-efizientzia, desgaitasun fisikoa duten pertsonen irisgarritasuna eta altzariak pertsona horientzat egokitzea.

Gelan klusterreko enpresek emandako altzariak eta inguratzaileko, sarbideko eta konpartimentazioko elementuak daude, ikasleentzat interesgarriak diren eraikuntza-soluzioen erakusgarri.
Ikastegiko komunitateak erabil dezake gunea, eta bilerak, tailerrak, eskolak eta erakusketak egiten dira bertan. Gelatik, obrak eta enpresak ikusteko bisitak ere antolatzen dira.

ARDURADUNA: José Miguel RICO | j.rico@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua
  • Hiri habitata